XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denak zain zeuden, urduri.

- Gorputzean izaera akats bat dut Ezelentzia.

Ahula naiz, ez dut soldadutzarako balio - esan zuen ahots etenez.

Une honetan, entzule guztiek bihotza nola kizkurtzen zitzaien sentitu zuten, eta Yulian Mastakovitchek berberak, hain izaera irmokoa izanik ere, agian gogorra, ezin izan zien malkoei eutsi.

- Zain ezazue - esan zuen; eta atsekabe keinu bat egin zuen.

- Ene burua! -esan zuen Vasiak ez oso ozenki.

Horren ondoren bira erdia eman, ordenantza militarren arauera eta gelatik irten zen.

Ia denak zertxobait ikusguraz eta aldi berean kupidaturik jarraitu egin zioten.

Arkadii ere haiekin nahastu zen.

Vasia gela aurrean zegoen,(...).